XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Hain nahasgarria zen hizkuntzen antzinatasunaren ideia horren bidetik, sanskritoa, nolabait, bere hizkuntza ahaide guztiak baino lehenagokoa zen hizkuntzalarientzat, eta ordurako sanskritoa hizkuntza amatzat hartzen ez bazuten ere, hizkuntzalariek jarraitu zuten halere garrantzia gehiegi ematen sanskritoak hizkuntza familia baten kide gisa ematen dituen argibideei.
Adolphe Pictet-ek, bere
Uste oker hori da, hain zuzen, urte luzez hainbat lehen mailako arazo
Oker hori, bestalde, maila apalagoetan eta xehetasunetan errepikatu da. Indoeuropar hizkuntzaren adar berezien estudioari dagokionez, hizkuntzalarientzat, hizkuntza talde baten ordezkari egokiena
Esaterako, ez zuten inolako beldurrik gotikoa aipatzeko, besterik gabe, germanikoari buruz hitz egin behar zutenean, gotikoa gainerako dialekto gemanikoak baino lehenagokoa zelako; era horretara, gotikoa, germanikoaren lekua bereturik, prototipo bihurtzen zen, hau da, beste dialektoen sorburu.
Beste adibide bat: eslabieraren estudioan, linguistak eslaboniera edo paleoeslaboan oinarritzen ziren soil-soilik, eslaboniera X. mendez geroztik ezagutzen baitzen, eta besteen kasuan, berriz, lehen lekukotasunak berriagoak baitziren.
Berez, idazkerari esker baiezta dezakegunean bi hizkuntza forma desberdin ondoz ondoko denborei dagozkiela, oso gutxitan gertatu ohi da bi hizkuntza bakar baten egoerak izatea. Eskuarki, halakoetan, bi dialekto desberdin izan ohi dira, eta bata ez da bestearen jarraipena izaten.
Baina salbuespenek araua berretsi ohi dute; eta salbuespen ezagunena da hizkuntza erromantze eta latinarena: frantsesetik latineraino atzera egiten badugu, benetan marra bertikalean gaude.